DASTATZEN gara

Dastatzen erreferentziazko haragi-taldea da Euskadin. Haragiaren tradizioa, belaunaldietako esperientzia, jakintza eta kultura gara.

Hasiera-hasieratik, euskal haragi-tradizioarekin eta haren gustuekin batera hazi gara. Horregatik, ondo dakigu kontsumitzaileek zer baloratzen duten.

Kalitate oneneko behi eta txahal hoberenak eskaintzen ditugu sektore guztietarako: banaketa, ostalaritza, harategiak, kolektiboak eta azalera handiko saltokiak.

GURE EUSKARRIAK

TRADIZIOA

Lau belaunaldiko esperientzia dugu eta, beraz, azken hiru mendeetako euskal haragi-tradizioarekin batera hazi gara.

BERRIKUNTZA

Teknologia automatizatua dugu, haragiaren optimizazio-prozesuak hobetzeko, eta horretaz gain, produktu-garapenean lan egiten dugu etengabe, aukera berriak topatzeko.

KALITATE GORENA

Behin haragiak funtsezko baldintzak bete eta gure hautaketa-prozesu zorrotza gainditzen duenean, kalitate goreneko produktua lortzen dugu.

DASTATZEN HARAGI-KULTURAREN ZENTROA

Gure zentroa haragi-kulturako puntu zabaltzaile bezala ezartzen da. Bertan, esperientzia-gune bat dugu, non bisitariei  behi-arraza nagusien eta kalitatezko haragia aukeratzeko baldintzen berri ematen diegu.

Jendearentzat irekitako denda bat ere badugu, ordutegi honekin: Astelehenetik Ostiralera 11:00etatik 19:00etara eta Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara. Gerturatu eta ikusi gure ebaketa hoberenak.

HEMEN GAUDE
IKUSI PRODUKTU GUZTIAK

Kontsultatu erosteko baldintzak informazio gehiago nahi baduzu.
Penintsularako balio du promozioak.

HEMEN GAITUZU

  • Eskaeraren bat egin nahi baduzu , zalantzak, galderak edo iradokizunak badituzu, jarri gurekin harremanetan.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Edo deitu 943 69 33 22 telefono-zenbakira